XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TEXTUAK.

Barka nazazue kritikari dagokion atalera textu bat besterik ez badakarkizuet hemen azaltzen den kritika orokorra egiteko, hau da: berri eta susmagarri den zenbait zientziatan nola plantea daitekeen bere oinarri epistemologiaren eraikuntza eta handik ateratakoa nola eztrapola litekeen giza zientzia edota zientzia mota guztietara orain arte ezkutaturik zegoen egia eta boterearen arteko erlazioa argituz.

Guzti hau izan da Foucault-ek aztertu duena eta horregatik, eskubide guztiz, dator hona.

Honela ez du esan nahi hori egiteko beste inor gai izan ez denik, aitzitik ere, anitz izan da horretan aritu izan dena funtsezko eta giltzarria den ikuspegi hau azpimarratzeko (epistemologia klasikoak lanbrotzen duena, hain zuzen ere) eta ikuspegi honetatik irekitzen den ildo beretik abiatu nahi izan dugu geure lan honetan.

Azken atalean, ordea, textu ugari emanen dugu hainbat puntu elkarri lotzeko (asmoz behintzat).

Bitartean galde genezake: - Zergatik planteatu behar zientziaren alderdi politikoa?.